Errotak
Bisitatu beharreko bi errota ezberdin, ateraldi polit bat izan daitekela uste dut.
Azpilkuetatik hurbil, presak kontzen dituen urak, Amaiurko errotako burdinezko gurpiletan lehertzen dira.
Errota honek gainera, talo goxo-goxoak jateko aukera ematen du. + info
Ohianean ezkutatua, Baztango Orabidea eta Etxalarko Tximista auzoen artetik, Infernuko Erreka pasatzen da. Ibilbide polit batek, Infernuko Errota txiki eta politera eramanen gaitu. + info
Lezeak
Azpilkuetatik aterata, Frantziako norantzan, Xaretako eskualdean, 3 leze zoragarri bisitatu ditzazkegu.
Urdazubin, Ikaburuko lezea dago, Urtxuma errekaren higaduraren ondorioz duela 14.000 bat urte sortu zena.
Off ahots batek, bisita gidatu baten bidez, lurraren barreneko edertasun eta sekretuak erakutsiko dizkigu. + info
Zurragamurdin, Urdazubiren ondoan, sorginek akelarreak ospatzen zituzten leze famatuak daude. cueva
Museoa
Baztango museoa, Elizondo herriaren alde zaharrean dago.
"Puriosenea etxea", XVI. mendeko baztango arkitekturaren adibide ederra da, bertan, garai bateko Baztango bizimodua eta tradizioak ikus daitezke.+ info Zugarramurdin, lehen aipatutako lezeez gain, Sorgin Museoa ere bisitatu daiteke. Museo hau, herriko garai bateko hospitala zen etxean dago. Bertan, sorginkeriarekin lotutako kusiositate guztiak ikasi ahal dira, baita XVII. mendean nafar gizartea nolakoa zen erakusten du.+ info
Xorroxin
Txorrota eta osin (putzu) hitzek ematen diote izena toki honi.
Iñarbegi errekatxoaren ibilbidean aurkitzen da, bisitatu beharreko lekua da dudarik gabe Xorroxingo Urjauzia, ahal dela udaberri edo udazkenean.
Xorroxinen berezitasun bat bere kokapena da, muga egiten duen eta oroitzapen majikoak dituen Autza mendiaren (1.306 m.) azpian dago, kondairak kontatzen du, Mari, mendietako erregina Sugaar bere lagunarekin elkartzean, ekaitz handiak sortzen direla. + info
Bertizko Jaurerria
Apaiolarretik kilometro gutxitara, Iruña-Donostia norantzan, Nafarroako parke natural eder batetaz gozatzeko aukera dago.
Bertiz toki berezia da, bere ohianetan gal gaitezke edo lorategi botanikoa ezagutu dezakegu..
Zenbait aktibitate antolaturekin, egun polita pasa dezakegu Bertiz aldean. + info